viernes, 9 de septiembre de 2011

Greziako kolapsoaren mehatxuak Europako burtsak lur jota utzi ditu

Eitb.com

Espainiako Burtsa % 3,41 jaitsi eta 7.600 puntutan kokatu da. Horrez gain, Espainiako zorraren arrisku-saria 358 puntutan kokatu da, ostiraleko datua baino 20 puntu gehiago.

Europako burtsek jardunaldi beltza bizi dute gaur, bankuen porrotak bultzatuta. Greziaren balizko porrotak bankuen kontuetan izango lukeen eragina deskontatzen hasi dira entitateak. Izan ere, bi bilioi euroko eragina izango luke kolapsoak.


Espainiako Burtsa % 3,41 jaitsi da gaur, eta 7.640 puntutan kokatu da, urteko daturik baxuena. Greziak bizi duen egoerak ekarri du gaurko jaitsiera.

Horrez gain, Espainiako zorraren arrisku-saria 358 puntutan kokatu da, ostiraleko datua baino 20 puntu gehiago.

Ibex indizeko enpresarik esanguratsuenek behera egin dute: BBVAk % 5,34, adierazle horren hirugarren jaitsierarik handiena; Banco Santanderrek % 4,69; Telefonicak % 3,75; Iberdrolak % 3,58 eta Repsolek % 2,37.

Europan, euroa 1,364 dolarretan kokatu da eta Espainiako burtsa itxi baino minutu batzuk lehenago merkatu nagusiek behera egin dute: Milanek % 3,9; Parisek % 3,7, Euro Stoxx 50 indizeak % 3,5, Frankfurtek % 2,1 eta Londresek % 2,37.

Alemaniako zein Frantziako burtsetan jaitsieren sailkapena bankuek hartu dituzte. Horrela, BNPk % 12,35 egin du behera, Societe Generalek eta Credit Agricolek baino gehiago, izan ere, biek % 10eko beherakada izan dute. Commerzbank eta Deutsche Bank entitateek % 8,3 eta % 7,3 egin dute behera hurrenez hurren.

G-7ak eta ELGAk munduko ekonomiaren atzeraldia berretsi dute eta Greziako finantzek okerrera egin dute, izan ere, nazioarteko hartzekodunei ordaintzeko higiezinen-tasa bat ezarri du. Horrela gauzak, saltzeko argudioa aurkitu dute inbertitzaileek.

0 comentarios:

Publicar un comentario

Gure TB ikusi nahi?

 
Design by Free WordPress Themes | Bloggerized by Lasantha - Premium Blogger Themes | JCPenney Coupons